Larunbat honetan, apirilak 6, halterofiliako Euskadiko Senior Txapelketa jokatuko dute Villabonan (Gipuzkoa). Bertan izango da ZKE Halterofilia taldeko Ainhoa Larramendi, Gipuzkoako selekzioarekin. Beraz, Euskadiko txapelduna bihurtzea izango du helburu zarauztarrak.
Villabonako kiroldegiko frontoian izango da norgehiagoka, 16:00etatik aurrera. Lau bizkaitarrek parte hartuko dute emakumezkoen lehian; Arabatik bi kide aurkeztuko dira, eta Gipuzkoari dagokionez, lau parte hartzaile izango dira. Guztira, hamar emakumek neurtuko dituzte indarrak.