Programa osatzeko, herritarren ekarpenak jasoko ditu PSE-EEk larunbatean

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 3a

Datozen udal-hauteskundeen harira, gobernu-programa lantzen ari direla adierazi dute PSE-EE alderdiko kideek. Herritarrek "ideiak, kezkak eta eskaerak" egiteko hitzordua jarri dute larunbat honetarako.

Zarauzko PSE-EE alderdiko kideen arabera, datozen udal-hauteskundeen harira, gobernu-programa lantzen ari dira dagoeneko. Dena den, programa osatzeko, herritarren "ideiak, kezkak eta eskaerak" jasotzeko asmoa agertu dute. Horretarako, hitzordua jarri dute larunbat honetarako, apirilak 6. 11:00etan elkartuko dira Zazpi-Ezkertokian.

Gloria Vazquez PSE-EEko zinegotziak azaldu duenez, "herritarren parte hartzea ahalbidetzeko" bideak zabaltzeko helburua dute, "Zarautzen bizi garenon lehentasunak eta udal jarduera lotzeko".

Bestalde, online formatuan "ekarpenak egiteko aukera" ere eskainiko dute, ezkertoki.wordpress.com blogean. Facebook bidez ere izango da aukera, Ezkertoki Zarautz kontuan. Galdeketa bat osatu dute alderdiko kideek, 2015-2019 legealdiari buruz eta hurrengo legealdiari begirako ekarpenei buruz, eta aipatutako euskarrietan erantzun daitezke bertako galderak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide