Markel Urkiri txapeldun izan da Espainiako selekzioen arteko 'boccia' txapelketan

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 2a

Markel Urkiri domina jasotzen. (www.ostadarskt.eus)

Urrezko domina irabazi du Markel Urkirik Espainiako selekzio arteko Boccia txapelketan.

Pasa den asteburuan, Ostadar SKT Inklusioa taldeko hiru kirolarik hartu zuten parte Espainiako selekzioen arteko Gazteen Boccia txapelketan Euskadiko selekzioarekin. Haien artean izan zen Markel Urkiri, eta BC4 mailan, urrezko domina eskuratu zuen zarauztarrak.

Urkiriz gain, Euskadiko selekzioa ordezkatzera joan ziren gainontzeko kirolariek ere lan "txukuna" egin zutela eta, Espainiako taldekako sailkapenean lehen postua eskuratu du Euskadiko selekzioak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide