Ekitaldia egingo du bihar EH Bilduk kostako bost alkategaiekin

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 2a

Itziar Murua zarauztarrarekin batera izango dira ekitaldian Aiako, Getariako, Orioko eta Zumaiako alkategaiak, baita ahaldungai nagusia eta Espainiako Kongresurako Gipuzkoako hautagaia ere.

EH Bilduk ekitaldi politikoa egingo du bihar, apirilak 3, 19:00etan Merkatu Plazako goiko solairuan. Eskualde mailako ekitaldia izango da, eta bost alkategaiek hartuko dute parte: Itziar Muruak (Zarautz), Haritz Alberdik (Getaria), Anuska Esnaolak (Orio), Iñaki Ostolazak (Zumaia) eta Iñaki Telleriak (Aia).

Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako ahaldungai nagusia eta Mertxe Aizpurua Espainiako Kongresurako Gipuzkoako alkategaia ere biharko agerraldian izango dira.

Zarauzko zerrenda, prest

Zarauzko EH Bilduk atzo, astelehena, berretsi zuen hautagai zerrenda udal eta foru hauteskundeetarako. Itziar Murua da alkategaia, baina oraingoz ez dute publiko egin nork osatuko duten zerrenda. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide