Sei dominarekin itzuli dira Lizardi Judo Elkarteko kirolariak etxera, Euskadiko txapelketatik. Bederatzi judolarik hartu zuten parte Gasteizko txapelketan.
Nayade Lopezek eta Irene Aldabaldetrekuk urrea eskuratu zuten. Imanol Royok, Martin Intxaustik eta Aritz Austingek zilarra eta Alvaro Amenedok brontzea. Urrea eskuratu zuten Lopez eta Aldabaldetrekuk Espainiako txapelketarako txartela eskuratu zuten. Valentzian izango da txapelketa, apirilaren 27an.