Egin dute hauteskunde-mahaietarako zozketa

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 2a

Atzo izendatu zituzten hauteskunde-mahaietako kideak. (Zarauzko Udala)

Apirilaren 28an izango dira espainiar estatuko hauteskunde orokorrak, eta atzo egin zuten Zarauzko hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten kideak aukeratzeko zozketa.

Apirilaren 28an, igandea, espainiar estatuko hauteskunde orokorrak izango dira. Atzo, astelehena, aparteko bilkura egin zuen Zarauzko Udalbatzarrak, hain zuzen ere, hauteskunde orokorretan Zarauzko hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten kideak izendatzeko. Tokiko Gobernu Batzarrak egin zuen zozketa publikoa.

Hauteskunde-mahaian egotea egokitu zaien herritarrei bihartik aurrera, asteazkena, jakinaraziko zaie.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide