'24 millas' dokumentala emango dute Modelon

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 1a

Mediterraneoko errealitatea jasotzen du ikus-entzunezko lanak, Itsas Salbamentu Humanitarioko kideen misio batetik abiatuta. Hilaren 11n izango da emanaldia.

Asier Garcia eta Unax Blanco zuzendariek abenduan aurkeztu zuten 24 millas dokumentala. Maydayterraneo taldearen lehenengo misioa da ikus-entzunezkoaren abiapuntua. 2017. urtean izan zen hori, eta hilabeteak lanean pasatu ostean, Maltatik alde egin zuen itsasontziak, Libiako nazioarteko uretara jotzeko. 24 miliara, arrisku larrian zeuden hiru ontzi ikusi zituzten, 300 pertsona baino gehiagorekin.

Beraz, gertaera zehatz batetik abiatuta, Mediterraneoko errrealitatea jasotzen saiatu dira 24 millas dokumentalaren egileak, eta baita Itsas Salbamentu Humanitarioko kideen lana ere. Apirilaren 11an, osteguna, emango dute Modelo aretoan, 19:00etan. Sarrera doakoa izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide