Musika eskolakoek kontzertua emango dute ostegunean Usurbilen

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 1a

Zarautzen eskainitako kontzertuko irudietako bat. (Imanol Urbieta musika eskola)

Usurbilgo Zumarte musika eskolakoekin batera eskainiko duten bigarren kontzertua da, orain gutxi usurbildarrak izan baitira Zarautzen, hemengo ikasleekin batera musika saioa egiteko.

Imanol Urbieta Musika Eskolako ordezkariek azaldu dutenez, helburua da bi musika eskolen arteko harremanak sendotzea.

Horregatik ari dira elkarrekin kontzertuak ematen. Aurrena usurbildarrak izan ziren Zarautzen, eta orain zarauztarren txanda da. Ostegun honetan, apirilak 4, da hitzordua Sutegi auditorioan. 18:30ean hasiko da bi eskoletako ikasleen musika emanaldia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide