Hautagaien zerrenda berresteko batzarra egingo du gaur EH Bilduk

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 1a

Maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeetarako zerrendak osatzen ari dira alderdiak. Zarauzko EH Bilduk prest du berea, eta gaur batzarra egingo du hori berresteko.

Itziar Murua da EH Bilduren alkategaia Zarauzko Udalerako, eta koalizioak osatuta dauka zerrenda osoa ere. Horixe berresteko egingo dute batzar irekia gaur 19:00etan, Zarauzko Bilgunean (Ipar kalea, 4).

Batzarraren ondoren egingo dute publiko udal eta foru hauteskundeetarako Zarauzko EH Bilduren zerrenda.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide