Eulen taldea aurkeztu dute Modelon

Zarauzko Hitza 2019ko apirilaren 1a

13 txirrindulari izango dira aurtengo Eulen taldean. (@easomotor)

13 txirrindularik osatuko dute Jira-Bira klubaren aurtengo taldea, eta Eulen Taldea enpresa izango da babesle ofiziala.

Ostegunean, martxoak 28, Jira-Bira txirrindularitza klubaren aurtengo taldea aurkeztu zuten Modelo aretoan. 13 txirrindularik osatuko dute Eulen taldea denboraldi honetan, hain zuzen ere, Joseba Lopezek, Mikel Sarasolak, Aritz Kortabarriak, Haritz Erasunek, Jose Vegak, Santi Mesak, Ion Ibarluzeak, Andoni Azkaratek, Jokin Sarasolak, Mikel Jakak, Euken Gallegok eta Gaizka Gurrutxagak. Bestalde, David Etxeberria arituko da zuzendari lanetan.

Aurten ere Eulen Taldea enpresa izango da Jira-Biraren taldearen babesle ofiziala.

Aurkezpen ekitaldiko irudi guztiak ikusteko, sartu honako lotura honetan

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide