Aurtengo Aste Santuan haurrei zuzendutako igeriketa ikastaroak izango dira Aritzbatalde kiroldegian, eta astelehenean, apirilak 1, irekiko dute izena emateko epea. Apirilaren 15ean, 16an, 17an, 23an, 24an, 25ean eta 26an egingo dituzte igeriketa saioak.
Antolatzaileen arabera, olagarro, dortoka, marrazo, igela eta karramarro mailetan parte hartzeko aukera izango dute haurrek.