Atletismoan, urrea eta brontzea eskuratu ditu Antoniano K.E.k asteburuan

Zarauzko Hitza 2019ko martxoaren 28a

Pasa den larunbatean Hego Euskal Herriko fondo txapelketa jokatu zuten Iruñean. Antoniano Kirol Elkarteko kide diren Sara Mancisidorrek eta Ekaitz Tejadok emaitza onak izan zituzten bertan; urrezko eta brontzezko dominak lortu zituzten.

5.000 metroko proban hirugarren egin zuen Mancisidorrek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa biltzen dituen sailkapenean. Tejadok, gizonezkoen kategoriako proba berean lehenengo postua lortu zuen.

Lotura honetan daude ikusgai larunbateko emaitzak eta argazkiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide