Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak hilero egiten du 200 euroko Zurekin bonoaren zozketa, elkartea osatzen duten saltegietan kontsumitzen eta zozketan parte hartzeko tiketak betetzen dituzten herritarren artean. Irabazleek 10 euroko 20 bono jasotzen dituzte, eta hurrengo hiru hilabeteetan erabili ditzakete saltegi horietan kontsumitzeko.
Otsaileko irabazlea izan da Edorta Aizpurua, eta Txiki Polit tabernan bete zuen bonoa lortzeko tiketa.