Irudietan: Aurrera doaz Udaberri Asteko ospakizunak

Zarauzko hitza 2019ko martxoaren 27a

Zarauzko Jubilatuen Elkarteak aste osorako egitaraua antolatu du. Astelehenean hasi zituzten ospakizunak, eta ez dute aspertzeko astirik izango larunbatera arte. Gaur goizean, esaterako, igelaren jokoan aritu dira.

Udaberri tabernako barruko terrazan izan da txapelketa eta 11 jokalarik hartu dute parte. Arratsaldean karta txapelketa izango dute, eta bihar goizean, jubilatuen lehen batzordea osatu zuten kideak omenduko dituzte.

Lotura honetan dago ikusgai egitaraua osorik.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide