Irristaketa topaketak izan ziren igandean Itxasmendin

Zarauzko hitza 2019ko martxoaren 27a

Itxasmendiko atletismo pistan egin zituzten proba desberdinak. (ZKE)

Pasa den igandean ospatu zuten Gipuzkoako Irristaketa Federazioak bultzatutako bigarren irristaketa topaketa. Oraingoan Zarautz Kirol Elkarteko Irriskateta Sailari egokitu zaio topaketa antolatzea.

Itxasmendiko pista berrituan elkartu ziren Zarauzko patinatzaileak Donostia, Astigarraga, Hernani, Hondarribia eta Errenteriatik etorritako gaztetxoekin trebeziak neurtzeko. Eguraldia lagun, goiz ederra pasatu zuten bildutako 35 patinatzaileek egin zituzten joko, ginkana, zirkuito eta erreleboekin. Hurrengo topaketa datorren igandean Iruran ospatuko dute eta han izango dira zarauztarrak ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide