Hauspoz Euskal Herriko Akordeoi Elkartearen eskutik, martxan da aurtengo Francisco Escudero Nazioarteko Akordeoi Konposizio Sariketa, hamabigarren urtez jarraian. Antolatzaileen arabera, ariketaren helburu nagusia "akordeoiko obra berrien indartzea" da, "bakarka nahiz Kamara Musikan".
Irailaren 5a, osteguna, izango da obrak aurkezteko azken eguna, eta irailaren 14ean, larunbata, egingo dute sari banaketa, Zarautzen. 2015eko urtarrilaren ondoren sortutako lanak soilik onartuko dituzte: "Aurkeztutako obrak aurretik sortutako enkarguak izan daitezke, baina edozein kasutan ere, estreinatu gabeak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Aurretik sarituak edo argitaratuak ere ez dira onartuko".
Lanak bi modutan aurkeztu daitezke, eskuizkribu moduan edo ordenagailuz idatzita. Emaitzak aurkeztu ostean, 30 egun pasatu aurretik, informatizatutako kopia bat eta interpretaziorako beharrezkoak diren artxibo informatikoak helarazi beharko dituzte parte hartzaileek, imprimatuta.
Sariketan izena emateko, 30 euro ordaindu beharko dituzte egileek. Hauspozeko bazkideek ordaindu beharreko kopurua, aldiz, 10 eurokoa izango da. Partaideak edozein adin eta jatorritakoak izan daitezke.
Hona hemen Francisco Escudero Akordeoi Konposizio Sariketarako oinarri guztiak irakurgai