Herri batzarra egingo du EH Bilduk gaur

Zarauzko Hitza 2019ko martxoaren 21a

EH Bildu koalizioak herri batzarra antolatu du gaurko, sare sozialetan jakinarazi duenez.

Hauteskundeetako zerrenden eta aurkeztuko duten programaren inguruan izango da bilera. Ipar kaleko 4. zenbakian inauguratu berri duten Bilgunean egingo dute, 18:00etatik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide