Etxegabeentzako janari bilketa egingo du Gerizak

Zarauzko Hitza 2019ko martxoaren 20a

Neguetxeren itxieraren aurka sortutako Geriza plataformak etxegabeentzako janari bilketa egingo du.

Ostiralean, 18:00etatik aurrera Lege Zaharren Enparantzan egongo dira etxegabeentzako janaria biltzen. Jakinarazi dutenez, iraungitzen ez den janaria lehenetsiko dute Geriza plataformako kideek. Oraingoz, ez dute janari bilketaren inguruko bestelako xehetasunik eman.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide