Martxoaren 21ean, ostegunean, film laburren saioa egongo da Modelon. 20:00etan hasiko da eta sarrera librea izango da. Ondoko ikus-entzunezkoak izango dira ikusgai:
Anders. Reinout Hellenthalek zuzendu. Herbehereak, 18 min (2017). Alex nerabe problematiko eta bakartiak benetako lagun bat aurkitu du: Hendrik, arrebaren mutil-laguna. Hendrikek eta Anneliesek familia-etxetik joateko asmoa dutela iragartzen dutenean, Alexek bere kezkei aurre egin beharko die.
Vidi ja ti nea. Goran Stolevskik zuzendua. Mazedoniako errepublika, 18 min (2018). Neska tomboy eta egoskor batek gizonezkoentzat bakarrik den erlijio-erritual batean aurkituko du bere arazo guztien konponbidea.
Devi. Karishma Dev Dubek zuzendua. AEB, 13 min (2017). Tarak erakarpen handia sentitzen du Devirengan, bere etxeko langilearengan eta horrek familia eta gizarte tradizioak arriskuan jarriko ditu. Etxean antolatutako afari batean, gonbidatuak elkarrekin harrapatuko dituzte, eta Tarak bere benetako identitatea definitu beharko du berehala New Delhin girotutako film labur honek gaur egun Indian lesbiana izatearen eta armairuan bizitzearen errealitatea aztertzen du.
Malik. Nathan Carlik zuzendua. Frantzia, 15 min (2018). Malikek ghettoa uztea erabaki du gaur gauean bertan. Dena prest dauka, baina Walik anaia zaharra eta bere taldea bere bila hasi dira leku guztietan. Hasierako plana ihesaldi bihurtuko da.
Oasis. Alejandro Zunopek zuzendua. Mexiko, 16 min (2017). Ofelia Oasis izeneko gayen tabernara doa bere senarraren bila. Gau horretan, atsekabeaz gain, kontsolatuko duen ezusteko lagun bat ere aurkituko du.
Nomeolvides. Ferran Navarro-Beltranek zuzendua. Espainia, 7 min (2018). Irene eta Luisa, 70 urteko bi emakume, hilerrira joan dira nork bere senideak bisitatzera. Patuaren ondorioz, euren bideak elkartu egingo dira.
Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide