'Droneak, burbuila ala errealitate?' hitzaldia izango da datorren asteartean

Zarauzko Hitza 2019ko martxoaren 20a

ZarautzOn elkarteak antolatuta, 'Droneak, burbuila ala errealitate?' hitzaldia izango da datorren asteartean, martxoaren 26an, Antoniano aretoan, gazteleraz.

Iñigo Campo eta Lorenzo Diaz de Apodaca Airestudio enpresako ordezkariek emango dituzte azalpenak, 19:30etik aurrera.

Ohi bezala, saioa internet bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da zarautzon.nirestream.com helbidean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide