Aritzbatalde kiroldegiko haur igeriketa ikastaroetako bigarren hiruilabeterako zozketan izena eman daiteke, lehenengo mailan (Dordoka) eta bigarrengo mailan (Karramarro). Azken eguna datorren osteguna, martxoaren 21a izango da.
Azaldu dutenez, emaitzak martxoaren 22an jakinaraziko dituzte. Maila gainditu ez duten aurrek martxoaren 27an izango dute aukera izena emateko eta zozketan parte hartu ez dutenek, berriz, martxoaren 28an.
Informazio gehiago 943-00 51 23 telefono zenbakian edo kirola@zarautz.eus helbide elektronikora idatzita eskuratu daiteke.