Herriko etxebizitzetan Udal Gida izeneko argitalpen bat banatu dutela jakin du Zarauzko Udalak. Gida horren azalean Zarauzko Udala izena eta armarria azaltzen dira, baina herritar guztiei jakinarazi nahi izan die udalak argitalpen hori "ez duela berak sustatu, babestu ezta ordaindu ere".
Era berean, enpresa sustatzailearekin harremanetan jarriko direla jakinarazi dute, egoera horren aurrean udalaren "desadostasuna" helarazteko eta horrekin jarraitzea ekiditeko legezko neurriak hartuko dituztela ohartarazteko. Gaineratu dute herritarrentzat "engainagarria eta iruzurtia" izan daitekela aipatu jarduera.