Dagoeneko hasi dira aurtengo Korrikarako motorrak berotzen. Korrika Kulturalaren barruan, Zarautzen Korrikalean Eguna ospatu dute gaur, larunbata. Zarauzko Sare Feministaren, Arraio irratiaren, Euskal Herrian Euskarazen eta Korrika Batzordearen eskutik, goiz osoko egitaraua izan da alde zaharrean. Besteak beste, mural margoketa, haurrentzako txokoa eta Zarautz Abesbatzaren emanaldia izan dira. Korrikaren arropa postua ere jarri dute.