Gaurko, larunbata, plaieroen inguruko solasaldia antolatu du Arraio irratiak (99.3 FM), Izerditan Blai irratsaioaren eskutik. Zarautz Kirol Elkartean egingo dute Plaieroen 75. txapelketaren ondoren zer? saioa, 11:00etan.
Arraio irratiak 13 urte beteko ditu maiatzean, eta urteurrenaren harira prestatutako egitarauaren barruan antolatu dute gaurko solasaldia. Martxoaren 21ean, osteguna, La trama del 4% hitzaldia eskainiko du Ahoztar Zelaietak, 18:30ean Putzuzulon. Martxoaren 24an, igandea, Gipuzkoa Bertsotan berotze saioa izango da 17:00etan.