Ia 75.000 euro irabazi ditu norbaitek astearteko Bonolotoan parte hartuta. Zifra zehatza 74.913 euro dira. Bigarren kategoriako saria da (5 asmatu eta konplementua), eta guztira hiru boleto saldu dira, horietako bat San Frantzisko kaleko kioskoan.
Beste bi sariak Ceutan (Espainia) eta Arrecifen (Las Palmas, Espainia) egokitu dira.
Lehen kategoriako saririk ez dute banatu.