Korrika 2019

Korrikalean Eguna izango da larunbatean

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 12a, 11:45

Korrika Kulturalaren barruan antolatu dute goiz osoko egitaraua. Besteak beste, mural margoketa, haurrentzako txokoa eta Zarautz Abesbatzaren emanaldia izango dira, alde zaharrean.

Korrika Kulturalaren barruan, Korrikalean Eguna izango da larunbatean, martxoak 16. Zarauzko Sare Feminista, Arraio irratia, Euskal Herrian Euskara eta Korrika Batzordea dira antolatzaileak, eta goiz osoko egitaraua prestatu dute larunbatero.

10:00etatik 14:00etara, egitasmo desberdinak izango dira Lege Zaharren enparantzan, hala nola, mural margoketa, musika emanaldia, haurrentzako txokoa eta Korrikaren arropa postua. 13:00etan Zarautz Abesbatzak emanaldia eskainiko du Musika plazan, eta horretaz gain, trikitilariek goiz osoan zehar girotuko dituzte alde zaharreko kaleak.

Bestalde, martxoaren 27rako, asteazkena, Euskara sexista eta ez-sexista mahai-ingurua antolatu dute. Modelo aretoan izango da saioa, 19:00etan hasita, eta Amaia Alvarezek, Gurutze Bereziartuak eta Amagoia Gurrutxagak hartuko dute hitza.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide