Eulen taldeak bigarren egin du Goierriko Itzulian

Zarauzko Hitza 2019ko martxoaren 11

Hirugarren postua eskuratu zuen Eulen taldeko Santiago Mesak. (Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa)

Hirugarren postua eskuratu du Eulen taldeko Santiago Mesa txirrindulariak.

Atzo, igandea, Goierriko Itzulia jokatu zuten Urretxun. Mikel Paredes izan zen 119 kilometroko ibilbidea osatu zuen lehenengoa (2:47:18); Jose Luciano Martinezek bigarren postua eskuratu zuen, eta Zarauzko Eulen taldeko Santiago Mesak hirugarren egin zuen. Taldekako sailkapenean, bigarren postua irabazi zuen Eulenek.

Zarauzko taldeko 11 txirrindularik parte hartu zuten Urretxuko proban, eta David Etxeberria zuzendariaren arabera, "lasterketa ona" egin zuten. Talde handi bat iritsi zen helmugako zuzengunera, tartean, Euleneko Mesa, Kortabarria, Gurrutxaga, Lopez eta Gallego. Azken metroetan hirugarren egitea lortu zuen Mesak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide