132 txirrindularik parte hartu dute XXIX. Zarauztarra Sarian

Zarauzko Hitza 2019ko martxoaren 11

Atzo jokatu zuten XXIX. Zarauztarra Saria. (Zarauztarra txirrindulari taldea)

Usurbil taldeko Haimar Etxeberriak irabazi zuen atzoko lasterketa, eta taldekako sailkapenean Usurbil taldea izan zen garaile.

Atzo, igandea, jokatu zuten Zarauztarra txirrindulari elkarteak antolatutako XXIX. Zarauztarra Saria. 132 gaztek parte hartu zuten kadete mailako lasterketan. 10:30ean eman zioten hasiera probari, eta 51 kilometroko ibilbidea osatu zuten Zarauzko turismo bulego aurretik hasita, batez beste, 37'62 kilometro orduko abiaduran.

Usurbil taldeko Haimar Etxeberriak (1:19:45) irabazi zuen Zarauztarra Saria; Iruneseko Haritz Seinek bigarren egin zuen, eta Donosti taldeko Iñaki Errazkinek lortu zuen hirugarren postua. Taldekako sailapenari dagokionez, Usurbil taldea izan zen garaile.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide