Festa giroan egin zituzten Kilometroetako ordezkariek Lilatoiko bost kilometroak, borroka feministarekin bat eginez. Ni, Hi, Hura... ikastola mundura eta Gora borroka feminista leloak aldarrikatuz eta kalean gora kalean behera abestuz, giro ezin hobean igaro zuten lasterketa, Zarauzko ikastolako elastikoa soinean zutela.
Iratxe Aranburu korrikalariak lasterketa azpimarragarria egin zuen, 00:17:08ko denborarekin bostgarren amaituta.
Zarauzko ikastolako ordezkaritzan talde giroa nagusitu zen. Hura mamorruk feminismoa gorpuzten du, eta lasterketa osorik egin zuen. Ni eta Hi Kursaaleko zubian gehitu zitzaizkion, eta elkarrekin igaro zuten helmuga hiru mamorruek eta korrikalariek.