Londresen izan dira Lizardi institutuko ikasleak

Zarauzko Hitza 2019ko martxoaren 11

Astebete igaro dute Londresen Lizardi institutuko ikasleek. (Lizardi institutua)

"Ikasleen hizkuntza komunikazioa garatzeko" ekimenaren barruan, "ingelesa indartzeko asmoz" antolatu dute irteera.

Londresen izan dira Lizardi institutuko batxilergoko ikasle batzuk, astebetez. "Ikasleen hizkuntza komunikazioa garatzeko eta hobetzeko" eta "eleaniztasuna bideragarri egiteko" egitasmoaren barruan, "ingelesa indartzeko asmoz" antolatu dute irteera.

Antolatzaileen arabera, ikasleek "astebete egin dute kulturan eta hizkuntzan oinarritzen den ekimenean". Besteak beste, Thames and South bank, parks, gardens and palaces, Street Art, Sunday Markets, Chinatown eta Oxford Street ezagutu dituzte. Museo desberdinetan ere izan dira, hala nola, National Galleryn, Tate Modernen eta British Museumen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide