Badok 13k garaipena eskuratu du Oriaren jaitsieran

Zarauzko Hitza 2019ko martxoaren 10a

Aurreko denboraldian, Plentziako bandera irabazi ondoren.

Atzo jokatu zuten Oriaren 25. Jaitsierako proba, Orion. Guztira, 82 ontzik hartu zuten parte proban; haietako 18k beteranoen mailan, eta horietatik lehen postua eskuratu zuen Badok 13k.

Ederki hasi du denboraldia Zarauzko beteranoen traineruak, 4.000 metroko distantzia 15 minutuan eta 25 segunduan burutuz. Hain zuzen, Zarauzko Udalak gizonezkoen talde onenaren kirol saria eskaini zion Badok 13ri duela gutxi ospatutako Kirol Sarien Galan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide