Martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Eraso faxistak salatu ditu Zarauzko mugimendu feministak

Zarauzko hitza 2019ko mar. 9a, 11:09

Martxoaren 8aren biharamunean, mugimendu feministak Munoa plazan jarritako pankarta bat gainetik mezu desberdin bat idatzita zuela agertu da.

"Kapitalismoari planto, M8 greba" zioen pankartaren gainean, "feminazis no, España no es un zoo" idatzita agertu da Munoa plazan. Mugimendu feministak twitter bidez salatu du ekintza, emakumeak antolatuta egotearen garrantzia azpimarratuz: "Greba feminista historikoaren biharamunean, horrela agertu da gure pankartetako bat. Faxismoa herrian bertan daukagu zarauztarrok ere, eta horregatik behar ditugu feminismoa eta denon eskubideen alde antolatutako emakumeak*. M8an bezala, urte osoan kalera!"

Horrez gain, goizean gaztetxeko serraila manipulatua topatu zutela salatu zuten iluntzeko manifestazioaren osteko irakurketan. "Ez dakigu nor izan den, baina ez dute ezer oztopatzea lortu", adierazi zuten mikrofonotik, plaza bete-betearen aurrean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide