Martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Hitzez elkartekoek Bizkaira txangoa egingo dute Martxoaren 8an

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 6a, 17:20

Hitzez elkarteko kideak. (Hitzez)

Hitzez emakume baserritarren elkarteko kideek Martxoaren 8a elkarrekin pasako dute.

Jakinarazi dutenez, Hitzez elkarteko emakume baserritarrek elkarrekin igaroko dute aurtengo Martxoaren 8a. 09:00etan Oriotik abiatuta, Bizkaia aldera egingo dute txangoa. Aia-Orio tren geltokiaren azpiko autobus geltokitik abiatuko dira, eta bidean, Arroan, Mutrikun eta Markinan geldituko da autobusa, emakume baserritar gehiago jasotzeko.

Handik, Lurdeia landa etxera egingo dute bisita. Bertan, La vida es un viaje fascinante, íntimo e instransferible hitzaldia entzuteko aukera izango dute eta, ondoren, Santimamiñeko erreplika eta Omako basoa ikustera joango dira.

Ezinbestekoa da aurrez izena ematea; horretarako, 639 879 611 telefono zenbakira deitu behar da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide