Zarauzko Udaleko Immigrazio sailak Nazionalitatea eta atzerritartasuna hitzaldia antolatu du martxoaren 7rako, osteguna, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. 18:00etan izango da informazio-saioa, Etxezabalan (Kale Nagusia, 29).
Oraindik zehaztu ez duten abokatu aditu batek azalduko du "atzerritartasun arloko urratsak nola egin", eta galderak egiteko aukera ere izango da. Hizlariak, besteak beste, paperak lortzeko eta mantentzeko bideari, familia berriz batzeko prozedurari eta nazionalitatea lortzeko urratsei buruzko azalpena emango du.