Gorka Eizagirre judokak brontzezko domina eskuratu du Espainiako txapelketan

Zarauzko Hitza 2019ko martxoaren 5a

Podiumean txapelketako dominen irabazleak. Hirugarren postuan, eskuinean, Eizagirre. (Lizardi Judo Elkartea)

Igande honetan jokatu du Eizagirrek Alcala de Henaresen junior mailako txapelketa. Hirugarren postua eskuratu du 90 kiloz azpiko kategorian.

Lizardi Judo Elkarteko kirolaria da Eizagirre, eta asteburu honetan, brontzezko domina irabazi du Espainiako txapelketan, junior mailako bere azken urtean.

Bestalde, elkarte bereko Nayade Lopez judokak ere hartu du parte asteburu honetako txapelketan. Oraindik kadetea izanagatik, junior mailako Espainiako txapelketarako sailkatzea lortu zuen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide