Martxoak 8, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Abesti bat sortu du mugimendu feministak, Martxoaren 8aren harira

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 5a, 17:53

Urtz taldearen Ez gaitu inork geldituko abesti ezagunaren doinua borroka feministaren aldarriz abestuz, Martxoaren 8rako abestia sortu du mugimendu feministak. Hemen entzun daiteke abestia eta letra ere ikusgai dago.

Uououououo ez gaitu inork geldituko
uououououo ez zaitu inork geldituko

Zeinek nahi du zapaldua izan?
zeinek bizi menpekoen gisan?
zaintza bada bizitza honen muina
Mari Errauskin, aldatu ipuina
antolatuz astintzen bada hautsa
borrokatuz egiten da iraultza

Uououououo ez gaitu inork geldituko
uououououo ez zaitu inork geldituko

Noren bizkar pribilejiatuak?
Hobe lanak elkarbanatuak
ez dohainik, ez maitasun truke
ta soldatek duinak behar dute
antolatuz astintzen bada hautsa
borrokatuz egiten da iraultza

Uououououo ez gaitu inork geldituko
uououououo ez zaitu inork geldituko
uououououo ez gaitu inork geldituko
uououououo ez zaitu inork geldituko

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide