Hiru gaztek herritar bat erasotu dutela salatu du pertsona batek

Zarauzko Hitza 2019ko martxoaren 5a

Atzo 20:00etan izan zen erasoa, Herrikobarra kalean. Hiru mutil gaztek objektu gogorrak jaurti zizkioten 49 urteko emakume bati, birritan. Zarauzko Udaltzaingoaren arabera, antzeko eraso gehiago gertatu dira.

Herritar batek HITZAri helarazi dionez, atzo, astelehena, 49 urteko emakume bat erasotu zuten Herrikobarra kalean. Emakumea denda batean sartzera zihoala, txanodun hiru mutil gaztek objektu gogorrak jaurti zizkioten, "joz eta min eginez". Saltokitik irten zenean, berriz zain zituen gazteak, eta oraingoan, gaileta batzuk bota zizkioten "indarrez". Jarraian, "algaraka eta barrez" alde egin zuten hiruek, korrika.

Inguruan jendea bazela azaldu du lekukoak, "baina ustekabean gertatu zen dena". Zarauzko Udaltzaingora deitu zuten, eta antzeko eraso gehiago gertatu direla adierazi zieten. Udaltzainek ingurua miatu zuten, baina ez zuten "aztarnarik" topatu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide