Zarauzko Haize-Orratz gaztelekuak 20 urte beteko ditu aurten, maiatzean. Urteurrenaren harira, hainbat jarduera iragarri dituzte, horien artean, argazki erakusketa bat. Horretarako, argazki bilketarekin hasi dira dagoeneko. Gaztelekuarekin lotutako irudiak bidaltzeko dei egin dute bertako kideek: "jarduerak, irteerak, festak, tailerrak edo ikastaroak izan daitezke".
Erakusketa osatu ahal izateko argazkiak izanez gero, emailez (zarautzgazte@gmail.com) bidaltzeko eskaera egin dute, edo bestela, Gazte Informazio Bulegora eramateko aukera ere eman dute.