Eraztun Berde Urdina aberasteko prozesu parte hartzailea abiatu du udalak

Zarauzko Hitza 2019ko martxoaren 4a

Zarautz inguratzen duen ibilbidearen inguruko prozesu parte hartzailea jarri dute martxan Ingurumen Sailetik. Bilera irekiak eta inkestak egingo dituzte herritarren ekarpenak jasotzeko.

Gloria Vazquez Zarauzko Udaleko Ingurumen zinegotziak aurreratu duenez, Eraztun Berde Urdina aberasteko parte hartze prozesua jarri dute martxan. "Helburua da herriko norbanako eta eragileen iritziak jasotzea, elkarrekin EBUa aberasteko".

Parte hartze prozesua bilera irekien eta inkesten bidez egingo dute. Otsailaren 20an Eskoletako Agenda 21 Foroa izxan zen, eta bertan, ikasleen ekarpenak jaso zituzten Ingurumen Saileko kideek. Bigarren bilera, martxoaren 12an, asteartea, izango da, natura, ingurumen eta osasunarekin harremana duten eragileekin, Etxezabalan, 19:00etan. "Eragile jakin batzuei zuzendutako bilera izanagatik, edozeinek izango du bilkuran parte hartzeko aukera", gaineratu du Vazquezek.

Bilera irekiez gain, martxoaren 9an, larunbatean, EBUren inguruko inkestak egiteko eta informazioa zabaltzeko postu bat jarriko dute Zigordia kalean, 11:00etatik 14:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide