Pagoeta Mendizale Elkarteak irteera antolatu du igande honetarako, martxoak 10. Nafarroako Aranguren bailarara joango dira, eta egun osoko txangoa izango da. Hain zuzen ere, Labiano-Bagadi-Irulegi-Tangorri-Malkaitz-Ardanatz-Aranguren ibilbidea egingo dute, sei ordutan gutxi gorabehera. Guztira, 1.000 metro inguruko igoera eta jaitsiera metatuak izango direla aurreikusi dute Pagoetakoek.
Igandean 07:30ean elkartuko dira Zarauzko Agoueseneko biribilgunean, Arangurenera elkarrekin joateko. Irteerarako izena eman daiteke dagoeneko, Mendizabal kinkila-dendan.