Urola Kostako Udal Elkarteak langileei zuzendutako Harakintza eta haragikien elaborazioa ikastaroa antolatu du. Bigarren mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratuko dute parte hartzen dutenek, harakintza industrian murgiltzeko bost hilabeteko prestakuntza baten bidez. Guztira, 430 orduko ikastaroa izango da, gazteleraz eta doan.
Urkaiko baserritarren kooperatibak Zestoan duen egoitza nagusian eskainiko dituzte saioak, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.
Batez ere, bi gaitasun mota irakatsiko dituzte ikastaroan. Alde batetik, haragia balioesteko eta zatitzeko, eta haragi-produktuak eta haragi-prestakinak prestatzeko eta elaboratzeko eragiketak egiteko prestakuntza izango da. Bestetik, indarrean dagoen araudi tekniko-sanitarioa betetzeko eman beharreko urratsak landuko dituzte parte hartzen dutenek.
Izen-ematea ireki dute dagoeneko, eta plaza batzuk libre daudenez, epea luzatu dute. E-mail bidez (osainz@urolakosta.eus) edo telefono bidez (943 890 808) egin daiteke inskripzioa.