Doako autobusa antolatu dute Kursaaleko 'Gustav Mahler' kontzertura joateko

Zarauzko Hitza 2019ko martxoaren 1a

Martxoaren 7an, osteguna, Gustav Mahler kontzertua eskainiko dute Kursaalen, Donostian. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta Mahler musikagile eta zuzendariaren piezak joko dituzte bertan.

Zarauztik joateko autobusa antolatu du Zarauzko Kultura sailak, eta interesa dutenek izena eman dezakete dagoeneko, 943 005 120 telefono zenbakira deituta. Kontzerturako sarrerak ere salgai daude, Kursaalen webgunean (www.kursaal.eus).

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide