II. Mahasti Krosa antolatu du Talai Berri txakolindegiak hurrengo iganderako, martxoak 10. 10:30ean emango diote hasiera lasterketari, eta 7'6 kilometroko ibilbidea izango da, Talai Berriko mahastietatik.
Krosaren ostean, "goi mailako elikagaiez osatutako dastaketa" eskainiko dute Talai Berri txakolindegiak eta Eusko Labelek. Luma Gorri, Barrenetxe, Basatxerri, Euskober, Paturpat eta Urkaiko produktuak izango dira bertan, parte hartzaileentzat zein ikusleentzat.
Euro batean salduko dituzte txakolina eta pintxoak, eta bertan ateratako dirua Zarauzko Caritasentzat izango da, Eusko Label produktuak erosteko eta banatzeko.