Inauteriak direla eta, Zarauzko Udalak iaz proba pilotu moduan martxan jarritako gaueko taxi-bus zerbitzua eskainiko du. Maite Garrastazu mugikortasun zinegotziaren arabera zerbitzuak "harrera oso positiboa" izan zuen herritarren artean 2018ko udan. Guztira, 165 bidaia egin zituzten, gehienak, herriko festetan eta udako programazioan antolatutako ekitaldietan.
Zarauzko emakumeek zerbitzu hau erabiltzeko aukera izango dute asteburu honetan bertan, martxoaren 3ko 01:00etatik 05:00ak arte. Iaz bezala, emakumeek eta mugikortasun urria duten pertsonek lehentasuna izango dute baina ez zaio inori zerbitzua ukatuko. Tiketak Udaltzaingoan edo HAZen eskuratzeko aukera izango da eta zerbitzua taxi gidariari ordainduko zaio. Bidaiaren prezioa iazko berdina izango da: 2 euro erabiltzaile bakoitzeko, Talaimendi gora edo urrunagora izan ezik; kasu honetan kostua 3,5 eurokoa izango da. Geltokia Udaltzainoaren parean egongo da.