Alfred Hitchcocki buruzko saioa izango da gaur Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko martxoaren 1a

Aste honetako Aula programaren saioa Alfred Hichcock zinemagileari eskainiko diote.

Suspentsearen eta thriller psikologikoaren maisutzat daukate zinemazale askok Hichcock. Berritzailea izan zen: kamera mugimendu subjetiboak erabili zituen lehen aldiz, enkoadrea erabili zuen estutasuna eta beldurra edo enpatia eragiteko.

Saioa, ohi bezala, doakoa izango da eta 18:00etan hasiko da Photomuseumen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide