Bideoa: Emakume pentsiodunek ere bat egin dute greba feministarekin

Zarauzko Hitza 2019ko martxoaren 1a

Zarauzko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko emakumeek bat egin dute Martxoaren 8ko greba feministarekin, eta bideo bidez argitaratu dituzte beren adierazpenak. "Emakume heldu gehiegiri prekarietate gordina besterik ez zaie geratzen bizitzaren azken garaietan; enplegu bat aurkitu ezinik bizitza osoa zaintza-lanetan egin ondoren, lan merkatutik sartu-atera iraunkorrean, baldintza oso kaskarretan beti", azaldu dute.

"Polita geratzen da merkatuan eman behar den berdintasunaz hitz egitea, etxeko komuna nork garbitzen duen alde batera utziz eta zaintza-lanak musu truk egiten dituzten emakumeen egoerari erreparatu gabe", gehitu dute. Horren aurrean, "bizitza erdigunean" jartzeko dei egin dute: "has gaitezen bizitza sostengatzen, egiten dutenak ikusgarri eginez, egiten duten lana aitortuz, balioan jarriz eta duintasunez begiratuz".

Hona hemen bideoa osorik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide