Zarautz Kirol Elkarteko eskubaloi sailekoek "hondar alea" jarri nahi izan dute sexu erasoei aurre egiteko bidean. Hala, Parekidetasun Sailarekin elkarlanean, elkarteko jokalari guztientzako kamisetak sortu dituzte, Ez beti da ez leloarekin.
Elkarteko talde guztiek erabiliko dute, beraz, 600 neska-mutil baino gehiagok beroketa ariketak kamiseta horrekin egingo dituzte. "Gipuzkoako kiroldegi guztietan, Euskal Herriko askotan eta Euskal Herritik kanpo dauden zenbaitetan ere mezua zabaltzea da keinu txiki honen asmoa", adierazi dute eskubaloi elkartetik.