Daniel Zulaika Elkano Fundazioko Aholkulari Batzordeko kideak hitzaldia emango du martxoaren 5ean, Elkanok munduari bira eman zion hartatik 500 urte igaro direla eta.
"Euskaldunak eta munduari lehen itzulia" lan akademikoaren egilea ere bada Zulaika, eta hain zuzen ere gai hori izango du hizpide datorren asteartean, 19.30ean, Anoniano aretoan.