Bizkar hezurrean bilatu gaixotasunaren kausa izenburupean Xabier Mendiaraz kiropraktikoak hitzaldia emango du, martxoaren 12an, asteartean, Etxezabalako aretoan. Mendiarazen esanetan, "gaur egungo gaixotasun asko bizkarrezurreko desorekaren ondorioz sortzen dira", eta hitzaldian herritarren bizi kalitatea hobetzeko gako batzuk azalduko ditu kiropraktikoak.
Saioak 40 minutu inguru iraungo ditu, eta sarrera doakoa izango da.