Euskadiko Ostalaritza Eskolen X. Eusko Label Lehiaketako finala, ostegunean

Zarauzko Hitza 2019ko otsailaren 26a

Errezeta egiteko osagai nagusia Eusko Labela duen Abelgorri Okela izango da.

Aiala Ostalaritza Eskolan jokatuko dute txapelketako finala, 15:30etik aurrera. Zortzi lehiakide izango dira, eta eskola bakoitzeko ordezkari bat lehiatuko da. Horien artean dago Aiala.

Hamargarrenez egin dute Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label Lehiaketa, eta zortzi iritsi dira finalera, tartean Aiala Ostalaritza Eskola. Ostegun honetan izango da finala Zarautzen, Aialaren egoitzan. 15:30ean hasiko da lehia, eta eskola bakoitzeko ordezkari bana ibiliko da sukaldean. Eusko Labela duen Abelgorri Okela izango da errezeta egiteko osagai nagusia.

Ondorengo eskolak lehiatuko dira, Aialaz gain: Urrutiko Lanbide Heziketako Institutua, Bilbao Goi Mailako Ostalaritza Eskola, Cebank Gipuzkoako Goi Mailako Ostalaritza Eskola, Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskola, Galdakao Ostalaritza Eskola Nagusia, Gamarra Ostalaritza eta Turismo Eskola, eta Leioako Ostalaritza Eskola.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide